2009/10/26

LEHENENGO EGUNAK


Proiektu hau egiten urrian hasi ginen. Lehenbizi Javik priektuaren aurkezpena egin zigun, hau da, proiektua zertan datzan azaldu zigun Power Point-eko aurkezpen baten laguntzaz.
Hasieran, robot baten atalak ikasten ibili ginen. Ondoren , irakasleak bi taldetan banatu gintuen. Lau pertsona lan zientifikoa egiteko eta gainontzeko seiak, "robotika: robota eta proiektu teknikoa" egiten.
Taldekide bakoitzak bere lana du: bozeramailea, materialaren arduraduna, denbora kontrolatzen duena...
Bi saio daramatzagu talde horietan banatuta.
Gu, lau pertsonako taldea proiektu zientifikoaz arduratzen gara. Lehenengo bi saio hauetan blog bat sortu, apaindu eta artikulua egiten aritu gara. Beste taldea berriz robota progaramatzen ikasten aritu dira.



Paper honetan taldeak eta bakoitzaren ardurak agertzen dira:








2 comentarios: