Mostrando entradas con la etiqueta hasiera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hasiera. Mostrar todas las entradas

2009/10/26

LEHENENGO EGUNAK


Proiektu hau egiten urrian hasi ginen. Lehenbizi Javik priektuaren aurkezpena egin zigun, hau da, proiektua zertan datzan azaldu zigun Power Point-eko aurkezpen baten laguntzaz.
Hasieran, robot baten atalak ikasten ibili ginen. Ondoren , irakasleak bi taldetan banatu gintuen. Lau pertsona lan zientifikoa egiteko eta gainontzeko seiak, "robotika: robota eta proiektu teknikoa" egiten.
Taldekide bakoitzak bere lana du: bozeramailea, materialaren arduraduna, denbora kontrolatzen duena...
Bi saio daramatzagu talde horietan banatuta.
Gu, lau pertsonako taldea proiektu zientifikoaz arduratzen gara. Lehenengo bi saio hauetan blog bat sortu, apaindu eta artikulua egiten aritu gara. Beste taldea berriz robota progaramatzen ikasten aritu dira.



Paper honetan taldeak eta bakoitzaren ardurak agertzen dira:








2009/10/19

ONGI ETORRIAK!


Kaixo, gu 3.DBH-ko 10 ikasle gara, duela 3 aste gutxi gorabehera gure irakasleak txapelketa baten parte hartzera gonbidatu gintuen. Gure entrenatzilea Javi da. FLL mundu mailan dagoen txapelketa da. Robot batekin misio batzuk egitea da helburua. Urte honetako txapelketaren izena Smart Move da eta proiektu zientifikoa garraioari buruzkoa da.
FLL-ri esker, robotika asko ikasiko dugu. Astean bi saio ditugu eta abenduaren hamahirura arte lan hau egiten arituko gara, dena bukatu arte.