2009/11/08

LEHENENGO URRATSAK ROBOTAREKIN


Hasieran NXT programaren tutoriala jarraitu genuen, robotarekin pixkanaka pixkana harremanean jartzeko. Programa horrekin 4 egun eman genituen. Puntu gehienak nahiko errraz garatu genituen, azkenieko 3 izan ezik, ultrasoinuen sentsorea ez zuen ongi funtzionatzen eta.

Ondoreen Javik jarritako bi ariketa egin genituen. Lendabizikoan, robota hiru baldosa aurrera egiteko programatu genuen. Behin hori lortuta, bertze ariketa hau egin genuen: robotak bi baldosa eta erdi higitu beharra zen eta gero 90 gradu biratu eta azkenik baldosa bat aurrera egin.

Azken egunean tapizaren gainean zenbait ariketa egin genituen ultrasoinua eta ukimen sentsoreekin. Argazkian, gutako batzuk robota programatzen gaude.

3 comentarios:

  1. iepa!!!
    ze konzentratuak zaudetelaa!!!
    Benga segi horrela ta ea ongi ateratzen den.

    ResponderEliminar
  2. kx zmz??
    asko gustatu zait egin duzuen bideoa.
    Robota oso ongi dago eta asko gustatu zait.
    Segi horrela eta ea ongi ateratzen zaizue!!

    ResponderEliminar
  3. Orrela,konzentratu asko Irantzu eta Peio!!!

    2.mailako ikasle bat

    ResponderEliminar