2009/11/22

ARAZOAK TRANSMISIOAREKIN

Beldar gurpilak erabiltzea erabaki genuen baina arazo haundi bat zuten: oso mantso mugitzen ziren. Horregatik bi saio eman genituen soluzio baten bila. Javik esan zuen engranajeekin froga desberdinak egiteko.
Abiadura azkartzea lortu genuen engranaje desberdinak horizontalki jarriz. Motorra erdian z=40 engranaje bati lotuta eta aldeetan bi engranaje z=24.
Bideoan ezkerrean ikusten da transmisio bat abiaduraren aldaketarik gabe eta eskuinean transmisio biderkatzaile bat.



Baina gero konturatu ginen arazo larri bat zegoela: engranaje haundiak (z=40) solairuarekin jotzen zuen. Hurrengo saioan engranaje haundia txikiaren gainean jartzea bururatu zitzaigun. Gainera konturatu ginen trakzioa atzeko gurpileetan bakarrik jartzea hobeago zela.
Azkenean horrela geratu zaigu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario