2010/12/13

5 EGUN FALTA DIRA!


Etengabe lanean gaude dena prest izateko iganderako. oso azkar pasa da denbora eta konturatu gabe, ia ia 19an gaude. Azkeneko gauzak egiten hari gara,dena ondo ateratzeko. 19rako 5 egun bakarrik falta dira eta oso urduri gaude, dena ondo doa eta ola segitzea espero dugu. proiektu zientifikoa eta teknikoa bukatuta daude, robota ezin gelditu dago, hainbeste probak egiten. Igandean dena ondo aterako dela espero dugu eta gure esfortzu guztia, han jarrita.
Hurrego bat arte...
LEGOLARIAK!

2010/12/02

GUTXI FALTA DA!

Etengabe lanean gaude eta orain gutxi falta dela, gehiago! Guztiek nahiko urduri gaude,dena nahiko ongi ateratzen ari da eta pozik gaude. Ebaluazio bukatua eta zubi honetan lan egiteko denbora gehigo izango dugu. Proiektu teknikoa bukatzear dago eta robotarekin etengabe lanean gaude, espero dugu dena ondo prestatua izatea abenduaren 19rako.

LEGOLARIAK!

2010/11/25

Lehenengo misioa


GURE LEHENENGO MISIOA LORTU DUGU!

2010/10/29

MAHAIA MONTATU DUGU, AZKENEAN!


Hasieratik, mahaia montatzen saiatu gara eta azkenean lortu dugu.
zenbait klase behar izan ditugu, gainera asko lagundu digute, dbh 4.mailako eta 3.mailako plastikako ikasleek, guztien laguntzarekin lana errezago izan da. Lan eta lan gaude robota eta proiektu teknikoa egiten. badugu zenbait idei, baina oraindik asko alta da. Gogo handiekin ari gara, eta laister bukatzea eta dena ondo ateratzea espero dugu.
Legolariak.

2010/09/24

Hementxe gaude...Legolariak

Aurten ere Larraintzar ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleok First LEGO Leaguen parte hartuko dugu.

Momentuz leihaketa ezagutzen hasi gara. Baina hemendik gutxira berri gehiago izango ditugu.

Horrenbestez,

LEGOLARIAK

2010/02/08

ROBOTA HOBETZEN BARTZELONAKO LEHIARAKO




Robota hobetu behar dugunez orduan besoak aldatu ditugu hobeto ibiltzeko. Hasieran lehenengo programako besoak. Gero bigarren pregraman berriro ere aldaketa egin genuen besoak zirgilua hartzeko.
Azken misioan saiatu ginen markagailuak ezabatzeko:
-sensore zaharra berri batengatik aldatu genuen eta kalibratu genuen gelan dagoen argiaren arabera.
- argi sentsorea kalibratzeko, programa bat sortu genuen.

LANA GAZTELERARA PASATZEN ESPAINAKO FINALERAKO


Bartzelonara joateko lan guztia gazteletrara pasatzea eskatu ziguten. Horretarako, lehenik guk egindako proiektu zientifikoa taldekideen artean banatu genuen. Proiektu zientifikoa eta proiektu teknikoa gaztelerara pasatzea gabonetako lana izan zen. Guk uste baino zailagoa izan zen. Baina gure entrenatzaile eta gaztelerako irakaslearen laguntza beharrezkoa izan zen lana akatsik gabe egiteko.

2010/01/02

FIRST LEGOren eguna NAFARROAN

Azkenean eguna ailegatu zen. Pasa den abenduaren 20an Iruñean egon ginen lehiaketaren froga desberdinak egiten. Goiza luzea eta trinkoa izan zen.


Esperientzia dibertigarria eta oso aberasgarria guztiontzat. Talde guztiak zoriondu behar ditugu egindako ahalegin guztiarengatik.








Gu oso pozik gure lanarekin, gainera "Robotaren diseinuarekiko berrikuntza eta sormen hoberenaren" saria eman ziguten, hau da proiektu teknikoaren saria. Beraz, otsaiaren 21an Bartzelonara joa ngo gara finalean parte hartzera.






















Diario de Noticiasek abenduaren 21ean artikulu hau argitaratu zuen



Bideo honetan lehiaketa egunaren argazki batzuk.








2009/12/26

2009/12/03

GURE ROBOTA MISIOAK EGITEN

Misio honetan zirgilu urdina lortzen dugu.




Hemen robotak 3 zirgilu hartzen ditu eta kamioren kopea jasaten du.




Eta jomugaraino ailegatzeko froga lau bidaiarekin.











2009/11/30

CRANAkoekin EGINDAKO TAILERRA


Pasaden ostegunean, azaroaren 26an, auto partekatua eta gidapen eraginkorari buruzko tailer bat egin genuen. Horretarako CRANA-ko -ekin harremanatan jarri ginen eta ordezkari bat etorri zen, Gurutze, gure proiektuan laguntzeko.
Hasieran guk egindako inkestetaz baliatuz egindako grafiko bat erakutsi zigun. Bertan ikusi genuen zonaldean gehien erabiltzen den garraioa autoa dela. Autobusa ere asko erabiltzen da, eskolara joateko, Iruñera joateko.





Ondoren bi taldetan banatu gintuen eta talde bakoitzari gidapen eraginkorrari buruzko bost galdera pasa zizkigun. Galdera erantzunak ikusi eta gero, auto partekatua erabiltzeko hiru arrazoi idatzi behar genituen talde bakoitzak. Huek zuzendu eta komentatu genituen, eta denbora geratzen zenez, ozono geruzaren arazoa azldu zigun. Autoek gasak isurtzen dituzte atmosferara eta ondorioz negutegi efektua areagotzen da eta planetaren tenperatura igotzen ari da.

2009/11/29

AUTOESKOLAKO IRAKASLE BATEN LAGUNTZA

Errepideetan autoen zirkulazioari buruzko zalantza asko izaten ari gara. Jakiteko autoak modu egokiz joaten diren ala ez Arizkuren autoeskolako irakasle batekin kontaktuan jarri gara.

Duela egun batzuk eskutitz bat prestatu genuen, autoeskolako irakasleari Javier, bidaltzeko. Eskutitza denbora luze kostatu zitzaigun, galdera zehatzak eta egokiak egin behar genituelako.
Gure entrenatzailearen laguna zenez, erraz izan genuen berarekin kontaktuan hartzeko. Arazo larriena izan zen berak ez zekiela euskara.

Azkenean bidali genion eta egun batzuk pasata erantzun zigun. Oso ongi eta oso garbi erantzun digu gainera. Galderak gure zonaldeko errepidei buruzko abiadurak eta garraioen erabilpenari buruzkoak izan dira.






2009/11/25

ZILINDROAK PASATZEN

Momentuz zilindroak pasatzen ditugu. Orain, misio osatu behar dugu puntuak lortzeko.



BESTE TALDEEN BLOG BATZUK

Hemen dituzue beste talde batzuk egiten ari diren blogak. Animatu, sartu beldurrik gabe eta egin komentarioak. Ah! eta eman gure blogaren helbidea haiek gauza bera egin ahal izateko.

Enkarri -Bizkaia-
http://enkarterrifll.blogspot.com/

Donostia -Gipuzkoa-
http://www.axular.eu/moodle/course/view.php?id=138&topic=24

Osona -Bartzelona-
http://www.robotevt.blogspot.com/

Sant Miquel ikastetxea -Bartzelona-
http://www.santmiquelroboticteam.es.tl/Foro/anmelden.htm

BHI Iturrama -Nafarroa-
http://irati.pnte.cfnavarra.es/iturrpro/aldizkaria/blogs/index.php?blog=40

San Fermin Ikastola -Nafarroa-
http://robotikalego1.blogspot.com/
http://robotikasanfermin.blogspot.com/

IES Antonio machado -Madril-
http://www.roboticaenlaescuela.es/blog/



Javi

2009/11/22

INGURUKO ERREPIDEETAN TAXIA ETA AUTO PARTEKATUA

Duela bi aste aurkitu genituen bi arazoei soluzioak bilatzen hasi gara.

Taxia:
Gure ondoko bailaretan ez da taxia erabiltzen ,bakarrrik igoatik autobusa hartzen duten lekura joateko eta Baztanen Elizondon hainbait taxi daude taxi bakoitza bere telefono zenbakia dauka.

Auto-Partekatua
Autoa partekatua beste pertsona batekin bidaiatzeko erabiltzea da eta bi modalitate daude:
Car-Sharing eta Car-pooling. Mundu mailan erabiltzen da auto partekatua baina gehien nabarmentzen den lekuan Estatu batuetan da.

Beste egunean, proiektu zientifikoan mapa bat egin genuen . Bertan hemengo herrien izenak agertu behar ziren . Baita iruñarako hiru ibilbide nagusiak , Ostizetik, Markalaindik eta Iruntzundik.
Gure lana hau izan zen , auto-partekatua saiatzea aplikatzen auto gutxiago erabiltzeko bailaran .




GURE ROBOTAREN EGITURA





Argazki honetan ikusten duzuen bezala
gure robota bi argi sensore ditu aurreko
aldean. NXT-a erdialdean dago kontrapisua
jartzen. Beldar gurpilak ditu eta engranaiak
goitik doaz azkarrago joateko.





















Hiru motor ditu, alboko motorrak gurpilak mugitzeko erabiltzen dira horregatik posizio horretan daude eta hirugarren motorra, erdian dagoena, besoak mugitzako erabiltzen da. Horregatik kontrako posizioan dago.




















Argazki honetan gure errobota azpikaldetik
ikusten da.


















Lehen esan dugun bezala errobota berdar gurpilak ditu. Argazki honetan ikus ditzakezue
engranaiak nola dauden kokatuak azkarrago joateko. Engranaiak goiko aldean daude eta handiagoak dira behekoak baino, horrekin lortzen dugu azkarrago joatea.

ARAZOAK TRANSMISIOAREKIN

Beldar gurpilak erabiltzea erabaki genuen baina arazo haundi bat zuten: oso mantso mugitzen ziren. Horregatik bi saio eman genituen soluzio baten bila. Javik esan zuen engranajeekin froga desberdinak egiteko.
Abiadura azkartzea lortu genuen engranaje desberdinak horizontalki jarriz. Motorra erdian z=40 engranaje bati lotuta eta aldeetan bi engranaje z=24.
Bideoan ezkerrean ikusten da transmisio bat abiaduraren aldaketarik gabe eta eskuinean transmisio biderkatzaile bat.



Baina gero konturatu ginen arazo larri bat zegoela: engranaje haundiak (z=40) solairuarekin jotzen zuen. Hurrengo saioan engranaje haundia txikiaren gainean jartzea bururatu zitzaigun. Gainera konturatu ginen trakzioa atzeko gurpileetan bakarrik jartzea hobeago zela.
Azkenean horrela geratu zaigu:

2009/11/19

AUTOEN ABIADURAREN NEURKETA

Gaurkoan gure eskolaren ondoan dagoen errepidera joan gara eta neurketa batzuk egin ditugu. Javik esan digu batzuk eskin batean jartzea eta besteak bestean. Distantzia hartu dugu eta ondoren kotxei kostatu zaien denbora egitea distantzia horretan, neurtu dugu, beren abiadura jakiteko. Kotxeen batzuk arrapatu ditugu eta orain falta zaigu emaitzak ateratzea. Horretarako bi walki eta distantantzia neurtzeko bizikleta bat erabili dugu eta ezinbestekoa, erlojua.

HASI GARA MISIOEKIN!

Lendabiziko frogak egiten hasi gara. Bi taldetan banatu gara, bakoitzak misio ezberdinak egiteko eta denbora hobeto aprobetxatzeko. Taldeak honelakoak dira: Irantzu , Julen eta Aingeru batetik. Bestetik Joana , Peio eta Sandra daude.

Lehenengo taldea, hau da, Irantzurena, basetik atera eta ezkerreko zokora abiatu dira. Lehenik, haurrera abiatu gara eta kurbara iristean, argi sentsoreekin marra beltza jarraitzeko programatu dugu. Marraren bukaerara iristean, robota gelditu egiten da eta sentsorea itzalita atzera pixkat egiten du. Suposatzen da bi anila izan behar ditugula jadanik. Beste hiruak hartzeko, piska bat buelta egin eskuinera eta aurrera. Jadanik bost anila dauzkagu. Baina puntu gehiago lortu behar dugunez, buelta laurden bat ematen dugu (atzeko zatia murail oriari begira) eta atzera egiten dugu. Atzera jostean, kamioia bota muraila gainetik pasatzen du. Muraila pasata, basera itzultzen gara. Oraindik bakarrik, programatu egin dugu, besorik gabe. Orduan ez ditugu oraindik anilak hartzen.

Bigarren taldean, marra beltza jarraitu behar zuten rodilo hori eta beltz arte. Haiek zailagoa edo zailtasun gehiago izan zituzten, zeren eta sentsoreak ez dira pasatzen handik. Baina lanean jarraitzen badugu lortuko dugu.





2009/11/11

DESPLAZAMENDU SISTEMA

Gaur robotaren gurpilak frogatzen ari gara.
Irakasleak bost aukera eman dizkigu eta hauetako bat aukeratu behar dugu tapizako erronkak gainditzeko:
  1. 3 gurpil (2 finko + 1 eroa)
  2. 4 gupil 2 ardatz eraginda.
  3. 4 gurpil 4 ardatz eraginda.
  4. Beldar gurpilak 2 ardatz eraginda.
  5. Beldar gurpilak 4 ardatza eraginda.
Hiru gurpildun robota hasieratik deskartatu dugu arazo pila bat ematen zituelako. Lehenengo frogak egin eta gero ikusi dugu errobotari lau gurpilak jartzen badizkiogu eraginkorragoa dela beldar gurpilekin baino, abiadura eta mugimenduen zehaztapena hobeagoak direlako.
Baina froga gehiago egiterakoan ez dugu lortu aldapa eta oztopoak gaindizea. Orduan beldar gurpilekin segitzea pentsatu dugu momentuz. Uste dugu hobeagoa dela trakzioa edukitzea 4 ardatzetan.

ULTZAMA-BASABURUA GARRAIOAK


Pasaden ostegunean, azaroak 15, guk egindako inkesta batzuk banatu genituen klasez klase, gure zonaldeko garraioaren erabilpenari buruz. Hurrengo egunetan Javik bildu zituen eta oso emaitza onak atera ziren. Hirurogeita hamazazpi ikasletatik, berrrogeita hemeretzik egin zuten inkesta hau.
Emaitzetatik ondorio nagusi hauek atera ditugu:
  • Autoa gehien dagoen eta erabiltzen den garraioa da: Aldameneko herrietara joateko, Iruñera joateko... Zoritxarrez plaza asko libre doaz. Errepideak ez direnez oso egokiak eta gutxi gorabehera 25 minutu kostatzen da Iruñara iristea.

  • Autobusa gutxi erabiltzen da Iruñera joateko ordutegi desegokiak direla eta.

2009/11/08

LEHENENGO URRATSAK ROBOTAREKIN


Hasieran NXT programaren tutoriala jarraitu genuen, robotarekin pixkanaka pixkana harremanean jartzeko. Programa horrekin 4 egun eman genituen. Puntu gehienak nahiko errraz garatu genituen, azkenieko 3 izan ezik, ultrasoinuen sentsorea ez zuen ongi funtzionatzen eta.

Ondoreen Javik jarritako bi ariketa egin genituen. Lendabizikoan, robota hiru baldosa aurrera egiteko programatu genuen. Behin hori lortuta, bertze ariketa hau egin genuen: robotak bi baldosa eta erdi higitu beharra zen eta gero 90 gradu biratu eta azkenik baldosa bat aurrera egin.

Azken egunean tapizaren gainean zenbait ariketa egin genituen ultrasoinua eta ukimen sentsoreekin. Argazkian, gutako batzuk robota programatzen gaude.

2009/11/05

ZENBAIT GAUZA

Aupa guztiok!

Badakit oraindik programaren funtzionamenduarekin eta robotaren diseinuarekin bueltaka ibiltzen garela, baina misioak lehen bailehen primeran ikasi behar ditugu ñabardura guztiekin. Ikusi bideo hau, oso ongi azalduta dago eta (gehiegi agian).



Erronkaren tapizaren irudia uzten dizuet ere. Horrela, gelan ez bazaudete eta zerbait pentsatu nahi izanez gero aukera izango duzue.


Eta bukatzeko bitxikeria bat: Keanu Reeves FIRST 2009 proiektua promozionatzen bideo batean. Animo eta ekin lanari!





Javi

2009/11/03

GARRAIO-BIDEAK


Ikerketa zientifikoa aurrera ateratzeko, hainbat ikerkerta burutzen ari gara. Egin ditugun lehenengo biak hauek dira: herrietan dauden garraibideak eta eskolara joateko erabiltzen ditugun garraio-bideak.
Lehen ikerketa horren datuen arabera kotxea da gure herrietan erabiltzen den garraio-bide nagusia. Ondoren bizikletak eta traktoreak nabarmentzen dira,l andan asko erabiltzen baitira. Motorrak ere ugariak dira eta kamioiak gutxien erabiltzen den garraio bidea dira.

Bigarren ikerketari dagokionez, ikasle guztiek autobusa hartzen dugu eskolara joateko. Horrez gain, batzuek taxia hartzen dute. Javi, irakaslea, ordea kotxez etortzen da. Eguraldi ona ala txarra egin, autobusa ordu berdinean hartzen dugu eta eskolara ere ordu berdinean iristen gara. Gutxi gorabehera 25 eramaten ditugu autobusean.

2009/10/29

ERRONKA



FLL leihak etan parte hartzeagatik, tablero bat bidali ziguten. Bertan gure robotak misio ezberdina k egin behar ditu. Tableroaz gain beste pieza batzuk bidali zizkiguten, misioak egiteko materiala hain zuzen. Pieza horiek eraikitzen hiru edo lau klase eman ditugu. Robota programa tzen ikasten dutenean, misioak betetzera pasako dira.










2009/10/26

LEHENENGO EGUNAK


Proiektu hau egiten urrian hasi ginen. Lehenbizi Javik priektuaren aurkezpena egin zigun, hau da, proiektua zertan datzan azaldu zigun Power Point-eko aurkezpen baten laguntzaz.
Hasieran, robot baten atalak ikasten ibili ginen. Ondoren , irakasleak bi taldetan banatu gintuen. Lau pertsona lan zientifikoa egiteko eta gainontzeko seiak, "robotika: robota eta proiektu teknikoa" egiten.
Taldekide bakoitzak bere lana du: bozeramailea, materialaren arduraduna, denbora kontrolatzen duena...
Bi saio daramatzagu talde horietan banatuta.
Gu, lau pertsonako taldea proiektu zientifikoaz arduratzen gara. Lehenengo bi saio hauetan blog bat sortu, apaindu eta artikulua egiten aritu gara. Beste taldea berriz robota progaramatzen ikasten aritu dira.



Paper honetan taldeak eta bakoitzaren ardurak agertzen dira:








2009/10/19

ONGI ETORRIAK!


Kaixo, gu 3.DBH-ko 10 ikasle gara, duela 3 aste gutxi gorabehera gure irakasleak txapelketa baten parte hartzera gonbidatu gintuen. Gure entrenatzilea Javi da. FLL mundu mailan dagoen txapelketa da. Robot batekin misio batzuk egitea da helburua. Urte honetako txapelketaren izena Smart Move da eta proiektu zientifikoa garraioari buruzkoa da.
FLL-ri esker, robotika asko ikasiko dugu. Astean bi saio ditugu eta abenduaren hamahirura arte lan hau egiten arituko gara, dena bukatu arte.